Mon-Fri 12am to 9pm
1-800-555-2222

logo aizian

logos

icono-sol-repsolicono-sol-repsolsocialtrip-advisor 32social facebook button blue 32social twitter button blue 32social google button blue 32youtubeinstagram 32pinterest 32

Aurkezpena

 




 puerta aizian

 

Aizian jatetxea 2003an zabaldu zen, eta zigarro-kutxa baten gisara apaindurik --zedro gorri eta sukupira zerrendaz estaldutako hormak-- giro goxo eta dotorea eskaintzen dizu.

 

Melia Bilbao (5*) hotelaren beheko solairuan dago Aizian; Doña Kasilda parkera begira, ikusmira eta kokapen ezin hobea ditu: 200 metrora ditu hala Euskalduna Jauregia --Bilbaoko biltzar zentroa--, nola Arte Ederren Museoa. Eta Guggenheim museoa ere bertatik bertara du, bost minutura.

 

Sarrera bi ditu, biak ezinduentzat egokituta: bata, Doña Kasilda parketik; bestea, hotelaren hallettik, harrera-lekuaren aurretik.

Hiru jantoki ditu. Handiena 70 bat lagunentzako da; beste biak txikiagoak dira: pribatuak 20 bat lagunentzako lekua du, eta erdipribatuak, 10 bat lagunentzakoa. Modu horretara, Aizian jatetxeak leku aproposa eskaintzen dizu edozein dela ere gogoan duzun ospakizuna edo gertaera: hala enpresa- zein familia-bazkariak, nola ezkontza, bataio eta jaunartzeak.

 

Handinahikeriarik gabeko jatetxe moderno hau punta-puntako euskal sukaldaritzaren erakusgarria duzu. 0 Km ezaugarria du gainera, hots, geure bazter-inguruetako produktuekin egiten du lan, Slow Food produktuekin. 

  • Sukaldaria
  • Jose Miguel Olazabalagak esperientzia handia du sukaldaritzan. Gaztetarik lanean hasita, jatetxerik hoberenetan lan egin du: Goizeko Kabi (Bilbao), Zalakain (Madril) edo Andra Mari (Galdakao). Eta ederki irabazia du sukaldaritzaren puntarengo lekuetan duen ospea. Hor dira, diogunaren erakusgarri, bide jori horretan irabazi dituen sari prestigiotsuak, esaterako, Espainiako Sukaldari Gazteen txapelduna (1998) edo Pil-pil Saria imajinazio-plater hoberenari.

  • Dastaketa-menuetan plater bakoitza artelan bat da. Sukaldari-taldea lagun, Jose Miguelek eskaintzen duen kalitate gastronomikoaren adibide asko eman genitzake; bikainak dira, esate baterako, txipiroi tallarinak tinta-errezelarekin eta kuia-allioliarekin; eta zoragarriak, muskuiluak bermutarekin; edota, zelan ez esan, Jose Miguel maisua dugu honetan-eta: bakailaoa; ezin hobea da tripakiekin konfitaturiko bakailao-takoa kuia eta gurinez harrotutako saltsarekin.

  • Nuestro equipo