Mon-Fri 12am to 9pm
1-800-555-2222

logo aizian

logos

icono-sol-repsolicono-sol-repsolsocialtrip-advisor 32social facebook button blue 32social twitter button blue 32social google button blue 32youtubeinstagram 32pinterest 32

Aurkezpena

 

 

 

puerta aizianAizian jatetxea 2003an zabaldu zen, eta zigarro-kutxa baten gisara apaindurik --zedro gorri eta sukupira zerrendaz estaldutako hormak-- giro goxo eta dotorea eskaintzen dizu.

 

Melia Bilbao (5*) hotelaren beheko solairuan dago Aizian; Doña Kasilda parkera begira, ikusmira eta kokapen ezin hobea ditu: 200 metrora ditu hala Euskalduna Jauregia --Bilbaoko biltzar zentroa--, nola Arte Ederren Museoa. Eta Guggenheim museoa ere bertatik bertara du, bost minutura.

 

Sarrera bi ditu, biak ezinduentzat egokituta: bata, Doña Kasilda parketik; bestea, hotelaren hallettik, harrera-lekuaren aurretik.

Hiru jantoki ditu. Handiena 70 bat lagunentzako da; beste biak txikiagoak dira: pribatuak 20 bat lagunentzako lekua du, eta erdipribatuak, 10 bat lagunentzakoa. Modu horretara, Aizian jatetxeak leku aproposa eskaintzen dizu edozein dela ere gogoan duzun ospakizuna edo gertaera: hala enpresa- zein familia-bazkariak, nola ezkontza, bataio eta jaunartzeak.

 

Handinahikeriarik gabeko jatetxe moderno hau punta-puntako euskal sukaldaritzaren erakusgarria duzu. 0 Km ezaugarria du gainera, hots, geure bazter-inguruetako produktuekin egiten du lan, Slow Food produktuekin. 

 

 

CookiesAccept

NOTA! Questo sito utilizza i cookie e tecnologie simili.

Se non si modificano le impostazioni del browser, l'utente accetta.

Approvo